Euskal Herriko elikagaien topagunea da Elikagunea, Azpeitiko Azoka Plazan kokaturik. Euskal Herriko elikagaiak sustatuz eta kontsumo eredua eraldatuz, lehen sektorea indartu nahi duen proiektu kooperatiboa.
Azpeitia zentro bezala hartuta 150 km-ren bueltan ekoizten diren elikagaiak soilik biltzen dituen gune bat da, heziketa gunea, dastaketa gunea, sukaldea, Basque Label harategia eta janari dendak osatua.

150km-ren bueltan ekoiztutako lehengaiekin osatutako elikagaiak, bertan hazitako animalietatik eratorritako produktuak edota euskal portuetan itsasoz deskargatutako arraina aurkitu dezakegu bertan.
Lehengai bakarreko produktuetan %100 da bertakoa eta eraldatutako elikagaien kasuan %50ak gutxienez betetzen du baldintza bera.
Kalitate ziurtagiri eta ekoizpen mota anitzak eta Euskal Herriko herrialde desberdinetako produktuen erreferentziak ditugu.
-
Eguraldiak lagundu ez duen arren, gerturatu direnen goxotasuna gailendu da Xanjuandegin
-
Larunbatean Xanjuandegin ospatuko den AzokaHerritik -erako prestaketa lanetan gabiltza
-
Auzoa azokara aterako da larunbatean, Sanjuandegiko Azoka Herritikekin
-
5. Urkome sarietan, irabazleen artean Elikagunea proiektua
-
Elikagunea: Kontsumo eredua eraldatuz
-
“Saltokiaz harago, Elikagunea dastaketa eta heziketa gunea izatea nahi dugu”
-
Artxara Kooperatiba Elkarte Txikiak kudeatuko du Azoka Plazako Elikagunea