KOOPERATIBA

Irabazi asmorik gabeko proiektu kooperatiboa da gurea. Gaur egun, 6 langile bazkide eta 300 famili bazkide kontsumitzailek osatzen dugu Elikagunea kudeatzen duen Artxara Kooperatiba. Elikadura burujabetza helburu, proiektu herritarra da gurea eta guztion artean osatu nahi dugu, ekoizle, eragile zein kontsumitzaileek elkarrekin, elkarlana, euskara, parekidetasuna eta zero zabor filosofia oinarri ditugularik.

ELKARLANA

Elkarlana lehenesten dugu herriko zein Euskal Herri mailako eragileekin.

Azpeitiko Udala, Urkome, EHU , Artxara kooperatiba eta eskualdeko ekoizleen arteko elkarlanari esker jarri genuen abian Azoka Plaza 2.0 proiektu pilotua. Honi esker, gaur egun herriko hainbat jantoki kolektiboetara bertako produktuak banatzen ditugu astean hiru egunetan, horien artean; San Martin Egoitza, Uztaro Haurreskola, Ikasberri ikastola zein Sanagustin kuklturguneko jantokiak.

EUSKARA

Proiektu euskalduna eta euskaltzalea da gurea. Euskalgintzako eragile ezberdinek antolatzen dituzten ekimenetan parte aktibo izateaz gain, urtero osatzen dugu euskara plana, gure eguneroko lana euskaraz burutzen dugula bermatu ahal izateko.

2020. urtean, Urrezko Bikain euskara ziurtagiria jaso genuen Eusko Jaurlaritzaren eskutik.

ELIKAGUNEA – Artxara Koop. Elk. Txikia
Plaza nagusia 11
Azpeitia – Euskal Herria

688688696

info@elikagunea.eus

 

ASTELEHENETIK OSTIRALERA:
9:00-13:00 asteartetan (08:30 – 13:00)
17:00-20:00

LARUNBATETAN:
9:00-13:00

SARE SOZIALAK