Ekitaldiak kargatzen

Gazta dastaketa

Api 11, 2025 17:30 - 19:30
Ostiral arratsaldean, apirilak 11, baserritarren azokarekin batera, gazta dastaketa izango dugu. Errezilgo Ezama baserriko “Urraki Esnekiak” eta Sakona Etxaldeko gaztak dastatzeko aukera izango dugu Esneki Zentroako Malenek gidatuta. Zuzeneko sukaldaritza ere izango dugu Koxinatuko Maitaneren eskutik eta pintxo ezberdinak dastatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Ostiral arratsalderako plan aproposa!
Dastaketa gidatuan gazta ezberdinak dastatzeko aukera izango da edari ezberdinekin lagunduta, aurrez izena ematea gomendatzen da plaza mugatuak izango baitira. Doakoa izango da.

 

IZEN EMATEA

Share This Event

  • ekitaldia hau amaitu da.

Xehetasunak

Data:
11 apirila, 2025
Ordua:
17:30 - 19:30