Ekitaldiak kargatzen

Udako Azoka ekologikoak

Ira 26, 2025 16:30 - 19:30

Eskualdeko produktu ekologikoen sustapena bultzatu asmoz, laugarren urtez azoka ekologikoa antolatu dugu ostiral arratsaldetako ohiko azokarekin bat eginez. Irailak 26 ostirala, arratsaldeko 16.30etatik 19.30 bitartean ospatuko da azoka, bertan ekoizleen postuez gain, umeentzako eskulan tailerra, jolasak, zuzeneko sukaldaritza, edari eta elikagai ekologikoekin osatutako dastaketak… izango dira.

16.30-19.30    AZOKA

  • Ostiral arratsaldeko azoka
  • Eskualdeko produktu ekologikoen postuak: sagardoa, gazta, ogia, zukuak, barazkiak, arrautzak…

17.00-19.00    EKOIZPEN DUINA KONTSUMO HERRIKOIA

    • EKOerrezetak: zuzeneko sukaldaritza saioa Osoa Cooking-eko Aneren eskutik.
    • EKOdastaketa: edari eta pintxo ekologikoen dastaketa Elikagunearen eskutik.

17.30-19.30    JOLAS ARTISAUAK GAZTETXOENTZAT

  • Eskulan tailerra Ametsen txokoaren eskutik.
  • Zurezko plaza jokuak. Umeentzako denetariko jolasak Kalalaren eskutik.

 

Biolur nekazaritza ekologikoaren aldeko elkarteak eta Elikaguneak elkarlanean antolatu dute irailerako azoka.

Share This Event

  • ekitaldia hau amaitu da.

Xehetasunak

Data:
26 iraila, 2025
Ordua:
16:30 - 19:30
Kategoria Ekitaldi:
Webgunea:
elikagunea.eus

Egoitza

Azoka Plaza
Plaza nagusia 11
Azpeitia, Gipuzkoa 20730
+ Google Map
Telefonoa:
688688696