Ekitaldiak kargatzen

Nutrizioa perimenopausia eta menopausian

Urr 19, 2024 11:00 - 12:00

Perimenopausian eta menopausian dauden emakume asko larrituta sentitzen dira aldaketa fisiko eta emozionalekin, eta hainbat sintoma izaten dituzte, hala nola beroaldiak, nekea eta insomnioa. Horrez gain, aurre egin behar izaten diete pisuaren gorakada, hezur dentsitatea gutxitzeari eta gorabehera emozionalei.

Emozionalki, frustratuta eta triste senti daitezke aldaketa horiek direla eta. Energia faltak eta insomnioak estresa eta etsipena areagotzen dituzte, suminkortasunera eta isolamendura eramanez.

Hala ere, laguntza egokiarekin, posible da emozio negatibo horiek esperientzia positibo bihurtzea. Imajinatu energiaz beteriko bizitza bat, aldarte egonkor eta positiboarekin, non itolarriak, loezina eta nekea jada oztopo ez diren.

Ikastaro honek, nola nutrizio egoki batek zure ongizatea nola hobetu dezakeen ulertzen lagunduko dizu. Hezur-, hormona- eta energia-osasuna mantentzeko eta zure eguneroko dietan nola integratu jakiteko funtsezko mantenugaiak aztertuko ditugu. Dieta estrategiak ikasiko dituzu sintoma arruntak arintzeko, zure errutinan erraz txerta ditzakezunak. Zure ongizatea da gure lehentasuna!

Eliku zentroa eta Elikaguneak elkarlanean antolatu dugu ekimena, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin.

IZEN EMATEA

Share This Event

  • ekitaldia hau amaitu da.

Xehetasunak

Data:
19 urria, 2024
Ordua:
11:00 - 12:00