

Sukaldean behin saioa (3. edizioa)
Presaka, nekatuta eta sukaldatzeko ezagutza falta… Etxeko familia guztiaren ongizatea hobetzeko, elikadura plan erraz eta osasuntsu bat egiten erakutsiko digu Eliku Zentroako Aitziber Aizpuruk.
Bi saioko tailerra izango da.
1. saioa. Urriak 21 – 10:00. Asteko menua planifikatzen ikastea izango da helburua. Ordu eta erdiko iraupena (teoriko-praktikoa).
2. saioa. Urriak 28 – 10:00. Sukaldean behin, bi ordu eta erdiko iraupena (praktikoa) 8-9 errezeta estrategiko prestatuko ditugu.
Zer lortuko duzu?
– Ondo antolatutako menu bat egiteko trebetasuna.
– Sukaldean behin, egiten ikasiko duzu (sukaldean, bizia erraztuko dizun metodoa duzu).
– Bi saioteako PDF dokumentua izango duzu.
– Eta… bertako produktuekin osatutako poltsatxoa opari!
Zuretzat da:
– Zure familiaren asteko menua antolatzea nahi baduzu, tuperrak, erosketa…
– Zure elikadura ohiturak hobetzea nahi baduzu.
– Zaintzea nahi baino sukaldean egiten ideia haundirik ez baduzu, galdurik zabiltza.
– Ideia berrien bila bazabiltza.
Plaza mugatuak! Eman izena 50 euroren truke (Elikaguneko bazkidea bazara 45 euro); Azpian duzun eskaera bete eta bidali, datozen orduetan ordainketa egin ahal izateko mezu bat jasoko duzu eta ikastaroan parte hartzeko aukera izango duzu!
Eliku zentroa eta Elikaguneak elkarlanean antolatu dugu ekimena, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin.
PLAZAK AGORTUTA
Kanpoan gelditu zaretenon kopurua kontuan izanik, 4. edizio bat antolatzeko ahalegina egingo dugu. Oraindik izena eman ez baduzu eta hurrengo edizioan parte hartzeko interesa baduzu bidali zure datuak info@elikagunea.eus helbidera.