Ekitaldiak kargatzen

Sukaldean behin saioa

Aza 28, 2024 18:00 - 19:30

Presaka, nekatuta eta sukaldatzeko ezagutza falta… Etxeko familia guztiaren ongizatea hobetzeko, elikadura plan erraz eta osasuntsu bat egiten erakutsiko digu Eliku Zentroako Aitziber Aizpuruk.

Orain arte antolatu ditugun tailerretan bataz beste 3 mutil izan dira. Horrek zer pentsatua eman digu: zergatik ez zarete gehiago animatzen, mutilok? Badakigu planifikazio lanetan emakumeak direla nagusi, baina hau da zure aukera! Sukaldean behin planifikatzeko gure tailerra guztiontzat dago irekita, baina, bereziki, otorduak antolatu, denbora irabazi eta elikadura osasuntsu eta errazaz gozatu nahi dutenentzat. Prest bazaude erronkarako, egin zure lekua 16 plazetako batean!

Bi saioko tailerra izango da.
1. saioa. Azaroak 28 – 18:00. Asteko menua planifikatzen ikastea izango da helburua. Ordu eta erdiko iraupena (teoriko-praktikoa).
2. saioa. Abenduak 12 – 18:00. Sukaldean behin, bi orduko iraupena (praktikoa) 8-9 errezeta estrategiko prestatuko ditugu.

Zer lortuko duzu?
– Ondo antolatutako menu bat egiteko trebetasuna.
– Sukaldean behin, egiten ikasiko duzu (sukaldean, bizia erraztuko dizun metodoa duzu).
– Bi saioteako PDF dokumentua izango duzu.

Zuretzat da:
– Zure familiaren asteko menua antolatzea nahi baduzu, tuperrak, erosketa…
– Zure elikadura ohiturak hobetzea nahi baduzu.
– Zaintzea nahi baino sukaldean egiten ideia haundirik ez baduzu, galdurik zabiltza.
– Ideia berrien bila bazabiltza.

Plaza mugatuak! Eman izena 50 euroren truke (Elikaguneko bazkidea bazara 45 euro).

Eliku zentroa eta Elikaguneak elkarlanean antolatu dugu ekimena, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin.

IZEN EMATEA HEMEN

 

Share This Event

  • ekitaldia hau amaitu da.

Xehetasunak

Data:
28 azaroa, 2024
Ordua:
18:00 - 19:30
Kategoria Ekitaldi:
Webgunea:
elikagunea.eus

Egoitza

Azoka Plaza
Plaza nagusia 11
Azpeitia, Gipuzkoa 20730
+ Google Map
Telefonoa:
688688696