

Sukaldean behin saioa herriko merkatariei zuzenduta
Presaka, nekatuta eta sukaldatzeko ezagutza falta… Etxeko familia guztiaren ongizatea hobetzeko, elikadura plan erraz eta osasuntsu bat egiten erakutsiko digute Eliku Zentroako Aitziber Aizpuru eta Aitziber Aizpuruk.
Kasu honetan, Bertan merkatari elkarteko herriko merkatariei zuzendutako saioa izango da.
Bi saioko tailerra izango da.
1. saioa. Irailak 27 – 14:00. Asteko menua planifikatzen ikastea izango da helburua. Ordu eta erdiko iraupena (teoriko-praktikoa).
2. saioa. Urriak 5 – 14:00. Sukaldean behin, bi ordu eta erdiko iraupena (praktikoa) 8-9 errezeta estrategiko prestatuko ditugu.
Zer lortuko duzu?
– Ondo antolatutako menu bat egiteko trebetasuna.
– Sukaldean behin, egiten ikasiko duzu (sukaldean, bizia erraztuko dizun metodoa duzu).
– Bi saioteako PDF dokumentua izango duzu.
– Eta… bertako produktuekin osatutako poltsatxoa opari!
Zuretzat da:
– Zure familiaren asteko menua antolatzea nahi baduzu, tuperrak, erosketa…
– Zure elikadura ohiturak hobetzea nahi baduzu.
– Zaintzea nahi baino sukaldean egiten ideia haundirik ez baduzu, galdurik zabiltza.
– Ideia berrien bila bazabiltza.
Eliku zentroa, Bertan merkatari elkartea eta Elikaguneak elkarlanean antolatu dugu ekimena, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin.
PLAZAK AGORTUTA!