Ekitaldiak kargatzen

Sukaldean behin saioa (4. edizioa)

Aza 11, 2023 10:00 - 11:30

Presaka, nekatuta eta sukaldatzeko ezagutza falta… Etxeko familia guztiaren ongizatea hobetzeko, elikadura plan erraz eta osasuntsu bat egiten erakutsiko digu Eliku Zentroako Aitziber Aizpuruk.

Bi saioko tailerra izango da.
1. saioa. Azaroak 11 – 10:00. Asteko menua planifikatzen ikastea izango da helburua. Ordu eta erdiko iraupena (teoriko-praktikoa).
2. saioa. Azaroak 18 – 10:00. Sukaldean behin, bi ordu eta erdiko iraupena (praktikoa) 8-9 errezeta estrategiko prestatuko ditugu.

Zer lortuko duzu?
– Ondo antolatutako menu bat egiteko trebetasuna.
– Sukaldean behin, egiten ikasiko duzu (sukaldean, bizia erraztuko dizun metodoa duzu).
– Bi saioteako PDF dokumentua izango duzu.
– Eta… bertako produktuekin osatutako poltsatxoa opari!

Zuretzat da:
– Zure familiaren asteko menua antolatzea nahi baduzu, tuperrak, erosketa…
– Zure elikadura ohiturak hobetzea nahi baduzu.
– Zaintzea nahi baino sukaldean egiten ideia haundirik ez baduzu, galdurik zabiltza.
– Ideia berrien bila bazabiltza.

Plaza mugatuak! Eman izena 50 euroren truke (Elikaguneko bazkidea bazara 45 euro); Azpian duzun eskaera bete eta bidali, datozen orduetan ordainketa egin ahal izateko mezu bat jasoko duzu eta ikastaroan parte hartzeko aukera izango duzu!

Eliku zentroa eta Elikaguneak elkarlanean antolatu dugu ekimena, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin.

IZEN EMATEA

Share This Event

3314263
DD
days
HH
hours
MM
min
SS
sec

Xehetasunak

Data:
11 azaroa
Ordua:
10:00 - 11:30
Kategoria Ekitaldi:
Webgunea:
elikagunea.eus

Egoitza

Azoka Plaza
Plaza nagusia 11
Azpeitia, Gipuzkoa 20730
+ Google Map
Telefonoa:
688688696