1. Ekitaldiak
  2. Azoka bereziak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur

II. Topaketa ekologikoa

Azoka Plaza Plaza nagusia 11,Azpeitia,Gipuzkoa

Biolur nekazaritza ekologikoaren aldeko elkarteak eta Elikaguneak elkarlanean antolatu dute irailerako azoka.

III. Topaketa ekologikoa

Azoka Plaza Plaza nagusia 11,Azpeitia,Gipuzkoa

Biolur nekazaritza ekologikoaren aldeko elkarteak eta Elikaguneak elkarlanean antolatu dute irailerako azoka.

Udako Azoka ekologikoak

Azoka Plaza Plaza nagusia 11,Azpeitia,Gipuzkoa

Eskualdeko produktu ekologikoen sustapena bultzatu asmoz, laugarren urtez azoka ekologikoa antolatu dugu ostiral arratsaldetako ohiko azokarekin bat eginez.

Eñaut Elorrieta

Ekainaren 20an hitzordu berezia izango dugu Sakona Etxaldean, Eñaut Elorrietak kontzertua eskainiko du bertan. Arratsaldea Azpeitiko azokako produktu ekologikoen dastaketarekin hasiko da, tokiko ekoizleen zapore eta kalitateaz gozatzeko aukera eskainiz.

Dastaketarekin batera, Sakona Etxaldeko proiektua gertutik ezagutzeko aukera izango da: baratzak, eraldaketa gunea eta arditegia bisitatzeko aukera paregabea. 

Tokiko merkatuak

Urriaren 9an, 17:30ean, tokiko merkatuek Euskal Herrian eta Podorren (Senegal) duten garrantzia ezagutuko dugu ostiral arratsaldetako baserritar azokan burutuko dugun ekimenean. Senegalgo pintxoak dastatu, plater senegaldar bat prestatzen ikasi eta Senegaletik ekarritako okra-haziak etxera eramateko aukera izango dugu.

Udako Azoka ekologikoak

Azoka Plaza Plaza nagusia 11,Azpeitia,Gipuzkoa

Eskualdeko produktu ekologikoen sustapena bultzatu asmoz, bosgarren, urtez azoka ekologikoa antolatu dugu ostiral arratsaldetako ohiko azokarekin bat eginez. Aurten Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako postuak ere izango ditugu.