Sukaldean behin saioa
Azoka Plaza Plaza nagusia 11,Azpeitia,GipuzkoaPresaka, nekatuta eta sukaldatzeko ezagutza falta... Etxeko familia guztiaren ongizatea hobetzeko, elikadura plan erraz eta osasuntsu bat egiten ikasteko aukera izango dugu.
Presaka, nekatuta eta sukaldatzeko ezagutza falta... Etxeko familia guztiaren ongizatea hobetzeko, elikadura plan erraz eta osasuntsu bat egiten ikasteko aukera izango dugu.
Udaberriko gibel zainketa egiteko sendabelarren inguruan jardungo du Garbiñe Larreak.
Nutrizio arloko etiketek ulergaitza izaten jarraitzen dute gehienentzat, eta hori arazo bat da, etiketatua interpretatzen jakitea funtsezkoa baita erabaki onak hartzeko.
Etiketari buruzko ikastaroan, elikagaien etiketen konplexutasunen bidez gidatuko zaitugu, zuretzat eta zure familiarentzat erabaki informatuak eta osasungarriak hartzeko beharrezko tresnak emanez.
San Juan ukendua edo zazpi belar ukendua egiten ikasiko dugu Larrearen eskutik.
Udaberria eta udazkena izan dira sendabelarrekin garbiketak egiteko garai egokiak gure tradizioan. Udazkenean giltzurrunei eta birikei erreparatzen zaie baina negura begira jarrita, gorputza indartzeko asmoz. Sendabelar egokiak hautatuko ditugu infusioak eta tinturak prestatzeko baina elikaduran bidez ditugun baliabideak ere landuko ditugu.
EHKOlektiboak eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak kontzeptuak argituko dituzte, araudi ekologikoan eta erizpide agroekologikoetan oinarriturik: Zer da bertako elikagaia, jasangarria, ekologiko eta agroekologikoa? Izen ematea hemen.
Nutrizio arloko etiketek ulergaitza izaten jarraitzen dute gehienentzat, eta hori arazo bat da, etiketatua interpretatzen jakitea funtsezkoa baita erabaki onak hartzeko.
Etiketari buruzko ikastaroan, elikagaien etiketen konplexutasunen bidez gidatuko zaitugu, zuretzat eta zure familiarentzat erabaki informatuak eta osasungarriak hartzeko beharrezko tresnak emanez.
"Gabonetako xaboia" ikastaroak xaboigintza naturalaren oinarriak azalduko ditu eta xaboi solidoa egingo da bertan. Olioak eta sendabelarrak uztartuz, osagai naturalekin etxerako xaboia nola egin ikasiko da. Gabonetan oparitarako egin ditzakegun xaboi formula anitzak egonik, hauetako batzuk azalduko dira.
Argia eta Elikaguneak elkarlanean antolatu dugu ekimena, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin.
Otsailaren 27an, ostiral arratsaldetan ospatu ohi den azokako bereizgarria showcooking saioa izango da. Koxinatu-ko Maitaneren eskutik, azokan aurki ditzakegun produktuekin egin daitezkeen jaki ezberdinak ezagutu, sukaldatu eta dastatzeko aukera izango dugu.
Udaberriko gibel zainketa egiteko sendabelarren inguruan jardungo du Garbiñe Larreak.
Datorren maiatzaren 16an, Amillubi baserria eta bere inguruko lurrak biziberrituko ditugu Udaberriko Festarekin. Egun osoko egitarau oparo eta anitza prestatu dugu, goizetik iluntzera arte hausnarketa, elikadura eta kultura uztartuz.
Aloña eta Xabierren familiak bizia ematen dioten baserria eta ikuilua ezagutzeaz gain Urraki esnekiak nola egiten dituzten ikusi eta dastatzeko aukera izango dugu.