“Elikagai probiotiko eta prebiotikoak”
maiatzak 27
“TXUKRUT eta KIMCHI ikastaroa”
“Satxa Zeberioren (BIO-K produktuak) eskutik”
Ekoiztu osasuna zure eskuekin zuretzat eta zure familiarentzat.
Ikastaroan hartzidura teknikak urratsez urrats ikasteko aukera izango duzu. Horrela, errezeta osasuntsu, erraz eta eraldatzaileak sortzeko beharrezkoa duzun guztia ikasiko duzu.
Bi orduko tailerra izango da.
Maiatzak 27 – 10:00-12:00. Laktofermentazioa zer den, hartzidura prozesua nola sortzen den eta osasunerako zein onura dituen landuko ditugu lehen zatian (teorikoa) eta ondoren barazkiak hartzitzen ikasiko duzu pauzoz pauso (praktikoa).
Zer lortuko duzu?
– Mota guztietako barazkiak hartzitzeko gaitasuna.
– Tailerrean egindako txukrut pote bat etxera eramango duzu.
– WhatsApp edo email bidez zure etxean hartzitzean sortzen diren zalantzak kontsultatzeko aukera Satxarekin zuzenean.
Plaza mugatuak! Eman izena 45 euroren truke (Elikaguneko bazkidea bazara 40 euro); Azpian duzun eskaera bete eta bidali, datozen orduetan ordainketa egin ahal izateko mezu bat jasoko duzu eta ikastaroan parte hartzeko aukera izango duzu!