SUKALDEA
Sukaldeari esker hainbat zerbitzu eta ekintza burutzeko aukera dugu, egunerokoan etxera eramateko plater prestatu ezberdinak eskaintzen ditugu, garaian garaiko produktuekin osatuta. Hauek enkarguz erreserbatzeko aukera dago.
Ekitaldi ezberdinetarako luntx-ak eta bazkari/afarietarako menuak eskaintzen ditugu, kontsumitzailearen arabera pertsonalizatuak. Herri bazkari eta afarietarako zerbitzu integrala ere eskaintzen dugu.
Sukaldeko ikastaroak eskaintzen ditugu, eragile ezberdinekin elkarlanean; gazteentzako hastapen ikastaroak, garaiko barazkien errezetak, asteko menuen prestaketa…
Bertako produktuak balorean jartzeko zuzeneko saioak (showcooking) eta dastaketak burutzen ditugu.