Eguraldiak lagundu ez duen arren, gerturatu direnen goxotasuna gailendu da Xanjuandegin

Eguraldiak lagundu ez duen arren, gerturatu direnen goxotasuna gailendu da Xanjuandegin UROLA-KOSTAKO HITZA Azoka auzora, auzoa azokara lelopean egin dute gaur goizean Azpeitiko Sanjuandegi auzoan Azoka Herritik. XJ Auzolanean taldeak eta Azoka Herritik egitasmoan biltzen diren herriko talde eta sektore ekonomikoek antolatu dute, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. “Auzolanaren bidez herri justu eta bizi bat lantzea” da egitasmoaren helburua. Eguraldiak ez du batere lagundu; euria goian-behean egin du, eta aterkiak eskuan hartuta bertaratu behar izan dute herritarrek. Espero baino jende gutxiago ibili da azokan, baina, halere, izan dira eguna erosketak egiteko aprobetxatu dutenak. Besteak beste, artisauen lanak, barazkiak, Elkar-ekinen bigarren eskuko produktuak… eskuratu ahal izan dituzte. Aurtengo berrikuntzetako bat Elikaguneko kideek jarri… Read More

Continue Reading

Elikagunea: Kontsumo eredua eraldatuz

  Elikagunea: Kontsumo eredua eraldatuz kulturaz.eus Artxara Kooperatiba Elkarte Txikiak kudeatuko du Azoka Plazako Elikagunea eta proiektua herriratzeko bazkidetza kanpaina abiatu dute. Euskal Herriko elikagaien topagunea izan nahi du Elikaguneak, kontsumo eredua eraldatuz lehen sektorea indartu nahi duen proiektu kooperatiboa, eragile eta herritar ezberdinen elkarlanean oinarritua. Eta guk hor egon nahi dugu.

Continue Reading

“Saltokiaz harago, Elikagunea dastaketa eta heziketa gunea izatea nahi dugu”

  “Saltokiaz harago, Elikagunea dastaketa eta heziketa gunea izatea nahi dugu” uztarria.eus Artxara Kooperatiba Elkarte Txikiak kudeatuko du Azoka Plazako Elikagunea. Agurtzane Odriozola (Azkoitia, 1979), Ioritz Aizpuru (Azpeitia, 1983) eta Xabi Izagirre (Azpeitia, 1986) dira Artxara osatzen duten lagunak, eta proiektua herriratzeko bazkidetza kanpaina abiatu dute gaur. Saltoki arruntetatik “bereiziko” den gunea izango dela diote, “Euskal Herriko elikagaien topagunea, kontsumo eredua eraldatuz lehen sektorea indartu nahi duen proiektu kooperatiboa”, hain zuzen. Elikagunea urtarrilean irekitzea aurreikusten dute.

Continue Reading

Artxara Kooperatiba Elkarte Txikiak kudeatuko du Azoka Plazako Elikagunea

“Artxara Kooperatiba Elkarte Txikiak kudeatuko du Azoka Plazako Elikagunea” uztarria.eus Saltoki iraunkorrean 150 kilometroren bueltan ekoiztutako elikagaiak eta horiekin prestatutako plater ontziratuak salduko dituzte. Bestalde, Elikaguneko sukaldearen bueltan ikastaroak, hitzaldiak, zuzeneko sukaldaritza saioak eta dastaketak antolatuko dituzte. Emakida 10 urtetarako izango da, eta esleipendunak hilero 1.000 euroko kopurua ordaindu beharko du.

Continue Reading